XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGENDA PRAKTIKOA

JAKIN BEHARREKOA

Uda eta osasuna

Uda iritsi zaigu eta honekin batera oporrak.

Denbora libre gehiago izatearekin, planak egiten hasten gara.

Irteerak, bidaiak... egunerokotik ateratzea eta ongi pasatzea da kontua.

Bainan aunitzetan aldaketa hauek direla eta, ustegabean gure osasun maila arriskuan jartzen dugu.

Aski da ohartxo batzuk kontutan hartzea osasun arazorik ez izateko.

Hondartzetan, igerilekutan...

- Kaso egin sokorristen oharrei.

- Gogora ezazu: bandera gorria dagoenean debekatua dago bainatzea.

- Eguzkia pixkanaka hartu eta kremaren bat eman larruazala babesteko.

- Eguzkitan, haurrak oraindik babes haundiagoa gorde behar dute.

Beharrezkoa dute txapela eramatea eta ur asko edatea.

- Bainatu aurretik dutxatu.

- Jan eta segituan ez da komeni bainatzea.

Liseriketa denbora errespetatu (2 ordu terdi).

- Ez da komeni uretan gehiegi nekatzea.

- Uretan pixkanaka sartu.

- Otordu pisua edota ariketa fisiko gogorra egin ondotik ez da komeni bainatzea.

- Ez bainatu ur kutsatu eta zikinetan.

- Ingurunea ez zikindu.

Ez ahantzi: edozein arazo izanez gero, osasunerako kaltegarria den zerbait nabarmen ikusiz gero, Erreklamazio Liburua eskatu eta idatzi.

Edateko ura

- Iturri fidagarrietatik edan.

Urak kloro usaina edo gustoa izatea seinale ona da.

Tratatua izan dela adierazten du.

- Iturriak garbiak eta babestuak behar dute izan.

Otordutan

- Arraultze gordina erabili den ontzietan ez paratu beste janaririk, ez eta tortilari buelta emateko erabili.

- Harakia ongi egina izan dadila.

- Ez berotu behin eta berriz egina dagoen janaria.

- Higinizatutako esnea edan.

Esne naturalak ongi egosi.

Erosketetan

- Etiketatua eta kaduzitate data izatea exigitu.

Janarien higienea

- Gorde janariak hozkailuan.

- Janari gordinak eta eginak ez dute elkarren ondoan egon behar; ezta barazkiak haragi eta arrainen ondoan ere.

- Janarietan ez dute intsektuek ibili behar.

- Edozein janari erabili aurretik eskuak eta sukaldeko tresneria garbitu.

ARANTZA ZABALA

ERIZAINA

Uda osoan IKAk antolatuak, lau orduko ikastaroak Lesaka, Etxalar, Arantza, Doneztebe eta Leitzan. Maila guztiak.